⛅ EGURALDIA

Sargoritzeraino

Erredakzioa 2023ko martxoaren 29a

Gaur bero dezente pilatuko da, hegoaldeko haizearekin batera. Baso suteak sortzeko arriskuaz ohartarazi dute.

Zeru nahiko gardenak izango ditugu gaurkoan ere. Tarteka hodei batzuk agertuko diren arren, erdi eta goi mailakoak izango dira. Haizeak hegoaldetik egingo du ufa, zenbaitetan indar handiz. Hortaz, eta, tenperaturak aintzat hartuta, Euskalmetek abisu horia ezarri du, baso sute arriskuagatik. 7 graduan hasi eta 26 gradura igo daiteke galinstanoa. 

Ostegunean, hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Haizeak mendebaldetik joko du, baina ez bezperako indarrarekin. Termometroetan, aldaketak bi muturretatik iritsiko dira: minimoek gora eta maximoek behera egingo dute. Gasteizerako 9 eta 23 gradu artekoak iragarri ditu AEMETek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago