⛅ EGURALDIA

Udaberri beroa

Erredakzioa 2023ko martxoaren 28a

Datozen orduetan eguzkia eta hego haizea izango dira protagonista, eta tenperatura maximoek dezente egingo dute gora. Bihar abisu horia dago, baso sute arriskua dela-eta.

Egun eguzkitsua izango da gaurkoa. Egun gehienean zehar zerua garbi mantenduko da, egunaren amaieran erdi eta goi mailako hodeiak agertuko diren arren. Haizeak hegoaldetik joko du, eta tenperaturek gorakada nabarmena izango dute: Gasteizen 2 eta 23 gradu arteko aldea izango dute.

Bihar ere antzera ibiliko da eguna: egun gutxi egongo dira. Agertzekotan, erdi eta goi mailakoak izango dira. Haizeak hegoaldetik egingo du berriro ere, bolada gogorrekin. Tenperaturak are gehiago igoko dira, 7 eta 26 gradu artean. Beroa eta haizearen indarra aintzat izanda, baso suteak izateko arriskua handia da, eta, hortaz, Euskalmetek abisu horia ezarri du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago