⛅ EGURALDIA

Eguzkitsua, baina baita freskoa ere

Erredakzioa 2023ko mar. 27a, 08:18

Hodeiek desagertzera joko dute, baina gaur behintzat Eguzkiak ez du larregi berotuko. Bihar, ordea, pilatutako beroa nabariagoa izango da.

Goizean hodeiak izango ditugun arren, arratsaldean horiek gutxitzera joko dute, eta goi mailako hodeiak baino ez dira geratuko. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, goizean ipar osagaia nagusi izango delarik. Termometroan, 3 eta 14 gradu arteko aldea izango dugu. 

Biharkoari dagokionez, lainoak agertuko dira goizean goiz, baina gero ortzia hodei gutxirekin geratuko da. Erdi eta goi mailako hodeiak baino ez dira izango. Haizea bezperan baino haserreago ibiliko da, hegoaldetik. Alde nabarmena egongo da tenperaturetan, eta hotzetik berotasunera pasako gara ordu gutxian: Gasteizen 2 graduan hasiko da, baina galinstanoa 22 gradura igoko da egunean zehar.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide