⛅ EGURALDIA

Dastatzeko menua

Erredakzioa 2023ko mar. 24a, 08:32

Askotariko eguraldia izango dugu datozen orduetan: hodeiak eta ostarteak izango ditugu gaur, eta asteburuan euri pixka bat egin dezake, batez ere igande goizean.

Zerua nahiko hodeitsu hasiko da, eta hala mantenduko da goizean zehar, baina arratsaldean gutxitzera egingo du, eta garbiago geratuko da. Goizean zehar han-hemenka euria ere egon ahalko da. Mendebal osagaiko haize ahul bizia izango dugu. 5 eta 16 gradu arteko tenperaturak izango dituzte hiriburuan. 

Asteburuari dagokionez, larunbatean hodei gutxi batzuk izango ditugu, eta egunak aurrera egin ahala horiek trinkotuko dira. Igande goizerako nahiko eguraldi eskasa egon daiteke, eta euria egiteko aukerak une horretan kontzentratuko dira. Egoera ez omen da asko luzatuko, eta igande arratsalderako garbiago egongo dela dirudi. Larunbaten egongo da termometroetan jauzi handiena: egun horretan Gasteizen tartea 3 eta 20 gradu artekoa izango da. Igandean, berriz, 5 eta 16 gradu artean mugituko da galinstanoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide