⛅ EGURALDIA

Hego haizea, indartsuago

Erredakzioa 2023ko martxoaren 23a

Hodeiak eta ostarteak izango ditugu datozen orduetan. Hodeitza gaur arratsaldean eta bihar goizean handiagoa izango da. Haizea gogoz ibiliko da, hegotik.

Atzokoak segida izango du gaur: erdi eta goi mailako hodeiak izango ditugu egun osoan. Eguzkia ikusi ahalko dugun arren, arratsaldetik aurrera hodeitza handituko da. Dena dela, ez dute euririk askatuko. Hego-mendebaldeko haizeak ahul-bizi joko du, eta arratsaldean bereziki indartsua izango da. Tenperaturei dagokienez, nahiko giro epelarekin jarraituko dugu: 8 eta 21 gradu arteko aldea espero da Gasteizerako. 

Ostiraleko goiza hodeitsu hasiko da, eta euri txikiren bat ere izan dezakegu. Halere, arratsalderako horiek desagertzen joango dira, eta ateri geratuko da. Haizeak mendebaldeko osagaia hartuko du. Epeltasuna mantenduko den arren, tenperaturek zertxobait behera egingo dute: 5 eta 18 gradu artean ibiliko da galinstanoa. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago