'(H)aingura' poema liburua aurkeztuko du Itziar Rekaldek

Erredakzioa 2023ko martxoaren 22a

Itziar Rekalde kontalari eta aktorea. / Alea

Zuloa liburu dendan aurkeztuko du liburua, martxoaren 23an, 19:00etan.

Poesiak modu batean edo bestean beti inguratu du Itziar Rekalde (Bermeo, 1955) ipuin kontalaria, baina oraingoan paperera eraman ditu aspaldi buruan zebilzkion poemak. (H)aingura poema liburuarekin egin du jauzi literaturara, eta aurrez gaztelaniaz argitaratutako lana (Ancla) euskaraz aurkeztu du, Lupi argitaletxearen eskutik. Zuloa liburu dendan egingo du aurkezpena, martxoaren 23an, 19:00etan.

Itsasoa ardatz, Rekalderen ibilbidean zehar jasotako esperientzien arrastoa nabari daiteke liburuan. "Niretzako funtsezkoak diren bi hitz ikasi nituen haurtzaroan: sustraia eta aingura. Biek eusten gaituzte. Sustrairik gabe ez gara, ezin ditugu gure haziak zabaldu, ezta kanpotik ongarri berriak ekarri ere. Geldiarazi eta desbideratuko gaituzten haizeetatik edo korronteetatik babesten gaituen aingurarik gabe, ezingo genioke norabideari eutsi. Sustraitu gaitezen bada eta aingura altxa dezagun haizea egokia denean. Bidai ona izan dezazuen", idatzi du kontalari eta ALEAren kolaboratzaileak liburuaren hitzaurrean.

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago