⛅ EGURALDIA

Zeru esnekarak

Erredakzioa 2023ko martxoaren 22a

Giro hodeitsua izango dugu, baina argitasuna mantenduko da. Bihar, berriz, gehiago ilunduko du.

Gaurkorako zeru hodeitsuak espero dira, baina gehienetan erdi eta goi mailako hodeiak izango dira. Hortaz, ez du asko ilunduko. Goizean goiz lainoak agertu daitezke. Egun osoan zehar hego osagaiko haize ahul-bizia izango dugu lagun. Termometroari dagokionez, aurreko egunetako joeraren bueltan jarraituko dugu: Gasteizen 4 eta 21 gradu arteko alde espero da.

Bihar, ordea, hodeitza trinkoagoa izango da, erdi eta goi mailako hodeiak izanda ere. Egunak aurrera egin ahala hodei gehiago pilatuko dira, momentuz euria botako ez duten arren. Haizea bere horretan mantenduko da, hego-mendebaldetik eta ahul-bizi. Oro har, egun beroagoa izango da: 10 graduan hasi eta 20 gradura igoko da termometroa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago