⛅ EGURALDIA

Azken printzen atzetik

Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 08:35

Gaur eguzkiaz gozatu ahalko dugu, baina bihar ortzi estaliak izango bide ditugu.  

Zeruak hodei gutxi izango ditu gaur, batez ere arratsalde partean. Goizean, baina, lainoak eta tarte hodeitsu batzuk azalduko dira. Haize ahul eta aldakorra izango dugu; arratsaldean, ipar osagaia hartuko du. Termometroetan, maximoetan igarriko du aldaketa gehien: 4 graduan hasi eta 18 gradu arteko tenperaturak izango dituzte Gasteizen. 

Bihar, berriz, ilunago egongo da. Berriro ere lainoekin hasi daiteke eguna, eta egun gehienean zerua hodeitsu mantenduko da. Erdi eta goi mailako hodeiak izango dira. Haizeak, berriz, hegoaldetik egingo du ufa, ahul-bizi. Zeru estaliak izan arren, termometroetan ez da nabarituko eguzkiaren falta, 5 eta 22 gradu artekoak espero baitira hiriburuan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide