⛅ EGURALDIA

Adio neguari

Erredakzioa 2023ko martxoaren 20a

Tarteka hodei batzuk ikusiko ditugun arren, behin goizeko lainoak altxatuta giro eguzkitsua gailenduko da neguaren azken egun honetan.

Lanbroak agertu daitezke goizean, batez ere lautadan, baina, oro har, eta batez ere arratsaldean, giro eguzkitsua izango dugula dio Euskalmetek. Goi hodei batzuk ere ager daitezke, tarteka. Haize aldakorra izango dugu, goizean batez ere hegoaldetikoa, eta tenperaturak nabarmenki igoko dira: Gasteizen 4 eta 21 gradu artekoak izango ditugu AEMETen iragarpenaren arabera. 

Bihar eguraldi onak segida izango du, tarteka zerua hodeitsu egongo den arren. Ipar haizea gailenduko da, arratsaldean batez ere. Giro beroa mantenduta ere, maximoek zertxobait egingo dute behera: Gasteizen 4 eta 18 gradu artean izango dituzte. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago