Proiektu eolikoen aurkako mendi martxak egingo dituzte aurten ere

Erredakzioa 2023ko mar. 17a, 19:50

Proiektu eolikoen aurkako mendi martxa bat, 2022an. / Argazkia: MENDIAK ASKE

Mendi martxen ziklo berri bati ekin dio Arabako Mendiak Aske plataformak, Babestu maite duzun mendia lelopean. "Administrazioekin bat etorriz energia enpresek suntsitu nahi dituzten eremu naturalak ezagutarazteko".

"Ezagutzen ez dena ez da maite, eta maite ez duguna ez da babesten", aldarrikatu du Arabako Mendiak Aske plataformak, eta lurraldeko pertsona guztiak animatu dituzte datozen hilabeteetan antolatuko dituzten mendi martxetan parte hartzera. "Ezinbestekoa da biodibertsitatea kontserbatzea berriztagarrien hedapenean".

Guztira, zazpi martxa izango dira martxotik uztailera bitartean; eta tartean, maiatzaren 20an, Euskal Herria Bizirik plataformak Gasteizen deitutako manifestazio nazionalarekin bat egingo dute. Martxetako lehena martxoaren 25ean izango da, Ullibarri Jauregin.

EGITARAUA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago