⛅ EGURALDIA

Aldaketa dator

Hodeiak apurka ugarituko dira, eta batez ere larunbat arratsaldean eta igande goizean zeru estaliak izango ditugu. Tenperaturak modu nabarmenean jaitsiko dira.

Zerua tarteka hodeitsu esnatu da, baina eguerditik aurrera ostarteak zabalduko dira. Eguzkia ikusita ere, arratsaldetik aurrera noizean behin zaparrada txikiak egon daitezke, eta trumoitsuak ere izan daitezke, gainera. Hegoaldeko haize gogorrak segida izango du. Termometroetan, 7 eta 18 gradu artean egongo dira Gasteizen. 

Asteburuari begira, eguraldiak pixkanaka txarrera joko du. Larunbat goizean oraindik ostarteak ikusiko dira, baina eguerditik aurrera hodeiak ugarituko dira, zerua oso hodeitsua geratu arte. Hala jarraituko du igande goizean ere. Hodei horiekin batera zaparradak egon daitezke. Igande arratsaldean berriro aldaketa hasiko da, eta hodeitza gutxituko da. Termometroetan, jaitsiera nabarmena izango dugu: larunbatean 6 eta 16 gradu artean egongo dira, eta, igandean, 2 eta 11 arteko tartea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide