Molan los 90 izeneko ikuskizuna hartuko du Iradier Arenak datorren maiatzaren 6an. Hamarkada hartan, estatu mailan, arrakasta izan zuten musikariak bilduko ditu, Arabako Aldundia eta Gasteizko Udalaren babesarekin antolatutako kontzertuan. Urte haietako dance, pop eta udako hit onenen zaleentzako jaialdia izango da, antolatzaileek azaldu dutenez.
Besteak beste, Los Inhumanos taldea izango da taulan, Me duele la cara de ser tan guapo eta Duba duba bezalako kanta arrakastatsuak izan zituen taldea; Miguel Costas, Siniestro Total taldeko kide ohia; Chimo Bayo eta bere ¡Hu- ha!; Locomia beren abanikoekin; eta Marian Dacal & Eva Marti ere izango dira, beren Flying Free abesti ezagunarekin.
Viceversa taldeak Tu piel morena eramango du Iradier Arenara, Sensity Worldek Get it up kanta, Double Vision taldeak All Right lana, eta DJ Xavi In Session-ekin emango diote amaiera.
Sarrerak martxoaren 17an, 10:00etan, jarriko dituzte salgai. Argibide gehiago: www.molanlos90.com/vitoria