⛅ EGURALDIA

Beroa eta hego haizea

Erredakzioa 2023ko mar. 16a, 08:30

Arratsaldean eta bihar goizean hodei gehiago ikusiko ditugun arren, giro eguzkitsua mantenduko da. Bihar arratsaldean euria egin dezake.

Goizean goizetik egun eguzkitsua izango da gaurkoa. Zeruan hodeiak ikusi ahalko diren arren, goi hodeiak izango dira. Arratsaldetik aurrera, baina, hodeien kopurua handituko da. Egun nahiko beroa izango den arren, hego haizearen bolada gogorrek giroa freskatuko dute. Basoetan adi ibili beharko da: Euskametek abisu horia eman du Bizkaian eta Gipuzkoan, gurean halako arriskua egongo ez den arren. Tenperaturek goia joko dute: Gasteizen 6 gradutan hasi eta 21 gradura iritsiko dira. 

Bihar hodei gehiago ikusiko ditugu, baina eguerditik aurrera ostarteak zabalduko dira. Arratsaldean zaparradaren bat egon daitekeela iragarri dute. Haizea berdin mantenduko da, hegoaldetik, eta bolada gogor batzuekin. Tenperaturak ez dira bezperaren mailara igoko, baina, oro har, beroa mantenduko da: 7 eta 18 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide