Martxan da Mikroipuin Lehiaketaren IV. edizioa

Twitter bidezko mikroipuinen lehiaketaren laugarren edizioa antolatu du aurten ere GEU elkarteak. Epea zabalik dago martxoaren 27ra arte.

Gaua da aurten aukeratu duten gaia, eta 268 karaktere ipuinaren gehienezko luzera, @GEUElkartea barne hartuta. Hiru mikroipuin aurkeztu daitezke askoz jota; bakoitza ipuin edo istorio bat izan beharko da bere osotasunean, originala eta argitaragabea.

Hiru sari aurreikusi dituzte: lehenengoa, 150 euro eta Parral jatetxean bi pertsonarentzako bazkaria; bigarrena, 100 euro eta 25 euroko bonua Zuloa dendan erabiltzeko; eta hirugarrena, 50 euroko bonua Zuloa dendan erabiltzeko.

Martxoaren 27ra arte zabalik dago epea lehiaketa berezian parte hartzeko. Zalantzak argitzeko emaila bidali daiteke info@geuelkartea.eus helbidera.

Irakurri orain arte aurkeztu diren mikroipuinak GEU Elkartearen Twitter kontuan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide