Dazz Jazz elkarteak antolatuta, datorren martxoaren 25ean Julian Maeso Organ Sextet taldeak kontzertua eskainiko du Vital Fundazioa kulturunean, arratsaldeko 20:00etan.
Julian Maeso konpositorea eta multinstrumentista estatuko Hammond organoetan aditu handienetakotzat jotzen da, eta ibilbide sendoa garatu du. Egungo eszenako bost musikari handik osatutako bandarekin batera, jazz, funk, soul, blues eta rock erritmoak hurbilduko ditu Arabako hiriburura; Daniel Garcia, Alberto Anaut, Ton Risco, Pablo Añon eta Javi GDJazz izango dira Maesorekin batera.
Ez da lehenengo aldia Dazz Jazz elkarteak eta Vital Fundazioak elkarrekin emanaldi bat antolatzen dutena. Aurretik, zenbait saio antolatu dituzte, azkenekoan, joan den abenduan, Dendaraban Chano Dominguez eta Martirio elkartu zituzten.
Julian Maeso Organ Sextek taldearen emaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude online, www.musikaze.net/dazzjazz plataformaren bitartez, 15 eta 20 euroan.