Giro eguzkitsua izango dugu gaur, Euskalmetek eskaini duen informazio minimalistaren arabera. Hego haizearekin zipriztindutako egun lasaia izango da beraz, eguraldiari dagokionez behintzat. Lorenzoren eragina termometroan nabarituko da ere: 3 graduan hasiko dira Gasteizen, baina 18 gradura ere igoko dira orduek aurrera egin ahala.
Bihar goizean goiz lainoren bat agertu daiteke, baina, ondoren, berriro Eguzkia ikusiko dugu goian, hidrogenoa helio bihurtzen, atsedenik gabe. Arratsalde eta gau partean, baina, hodeiak pilatuko dira. Bezperan izandako hego haizea izango dugu berriz ere, baina, oraingoa, zakarragoa. Tenperaturei dagokienez, asko igoko dira: 7 eta 23 gradu arteko aldea espero da.