Goizean hodeiak izango ditugu, baina arratsaldean zertxobait garbiagoa egon da. Ordu horien bueltan erdi eta goi mailakoak izango dira geratuko diren hodeiak. AEMETek euri pixka bat bota dezakeela ohartarazi du. Abisu horia kendu duten arren, haize gogorra mantenduko da, mendebaldetik gehienetan. Arratsalderako ere indarra galduko duelakoan dago Euskalmet. Tenperaturek nabarmen egingo dute behera, bezperaren aldean bederen: Gasteizen 4 eta 13 gradu artekoak izango dituzte.
Biharko, antzeko agertokia izango dugu ortzietan. Goizean hodei gehiago egongo dira, baina arratsalderako garbiago geratuko da. Haizea bereziki gogogorra izango da arratsalde eta gau partean. Astezkeneko aldaketarik handiena termometroetan igarriko da, maximoek gora egingo dutelako: hiriburuan 3 eta 18 gradu arteko aldea espero da.