Hodei gutxi espero dira gaur goizerako, baina arratsaldean estaltzera joko du, oso hodeitsu geratu arte. Hodei horiek zaparrada txikiak ekarri ditzakete, ekaitz formatuan, gainera. Eolok indarrez egingo du ufa, hego-mendebaldetik: Euskalmetek abisu horia eman du, haizeguneetan haize boladek 100 kilometro orduko abiadura gainditu dezaketela ohartarazita. Termometroetan, giro epelak segida izango du: AEMETek 8 eta 21 gradu arteko aldea irgarri du Gasteizerako.
Asteartea ere oso hodeitsu esnatuko da, eta euria ere bota ahalko du. Haize indartsua mantenduko da: mendebaldetik egingo du goizean, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Aldaketa termometroan ere igarriko da: Gasteizen 5 eta 14 gradu artean ibiliko da galinstanoa.