Azken urtean hamaika plaza bete eta gero, martxoaren 16an bueltan izango dira Ane Gebara eta Aitor Vinagret patata saltzaile xelebreak. ALEAkide komunitatearen topaketa izango da Patata minak antzezlana, Kubik aretoan, 19:00etan.
Bi aktoreek Arabako euskaldunek egunerokoan bizi dituzten bizipenak plazaratu eta tokikoaren garrantzia nabarmenduko dute lanean. Araba, euskara eta tokikoa uztartzeko botatako erronkari erantzunez, umoretik, "P plana" abian jarri dute; beraien patata saltokia herrietako plazetara eraman eta askotariko patata-gutiziak merkaturatuko dituzte.
Saio berezi honetara ALEAkideak zein ALEAren komunitatea osatzen duen oro izango da ongi etorria, baina aretoaren edukiera mugatua da; beraz, honako loturan izena ematea beharrezkoa izango da.
Gebarak eta Vinagretek hamaika txoko bete dituzte Patata minak lanarekin 2022 osoan zehar:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!