⛅ EGURALDIA

Giro aldakorra

Erredakzioa 2023ko mar. 10a, 08:33

Partez hodeitutako zeruak eta tenperatura nahiko altuak espero dira datozen 72 orduetarako. Larunbat arratsaldean euri pixka bat egin dezake, eta hodeiak igande arratsaldean gutxituko omen dira. 

Atzo baino garbiago egongo da ortzia. Tarteka hodeiak azalduko badira ere, erdi eta goi mailakoak izango dira. Haizeari adi jarraitu beharko zaio, batez ere goizean eta gauean bolada gogorrak izango dituelako. Termometroan, atzokoaren bidetik joango dira kontuak: Gasteizen 8 graduan hasi eta 20 graduraino iritsiko dira.  

Asteburuari begira, orain arteko giro aldakorra mantenduko da. Larunbataren goiza gaurkorako espero den pareko egoeratik joango da, baina hodeiak pilatuko dira, eta arratsaldean euri txikia izan daiteke ere. Zeruak estalita mantenduko dira igande goizean ere, baina, antza, igande arratsalderako zertxobait garbituko du. Tenperaturak gorako joeran mantenduko dira. Ez da 10 gradutik jaitsiko; larunbatean 20 gradura iritsiko da galinstanoa, eta 22ra igandean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago