Zeru hodeitsuek segida izango dute gaur, eta zaparrada txikiak ere izango ditugu, gehienbat arratsalde partean. Trumoi ekaitz modura izan daitezke horiek. Haizea ere indartsu mantenduko da, baina abisu horia kendu du dagoeneko Euskalmetek. Eguerdi aldera izan daiteke bereziki indartsua. Termometroetan, giro epelarekin jarraituko dugu: hiriburuan 9 eta 16 gradu artekoak espero dira.
Biharko, hodeiak mantenduko dira, baina erdi eta goi mailakoak izango dira, eta momentuz bederen ez da euririk espero. Haizea ere zertxobait baretuko da; mendebaldetik joko du gehienetan. Tenperaturei dagokienez, maximoek are gorago egingo dute: 7 eta 20 gradu arteko aldea iragarri dute.