⛅ EGURALDIA

Eolo askatu da

Erredakzioa 2023ko mar. 8a, 08:48

Datozen orduetan zeru hodeitsuak eta euria izango ditugu. Haizeak gogor astinduko ditu paisaiak.

Zeru hodeitsuekin jarraituko dugu, eta euria ere egiteko aukerak badira, batez ere eguerdi partean. Haizeak gogor joko du hego-mendebaldetik; zenbaitetan, oso zakar. Hori dela eta, Euskalmetek abisu horia eman du: zenbait tokitan 100 kilometro orduko abiadura har dezake. Termometroetan, kexu egiteko arrazoirik ez: Gasteizen 9 eta 19 gradu arteko aldea espero da. 

Tankera berdinean jarraituko dugu ostegunean ere: hodei andana eta euria egiteko aukera, bereziki arratsaldean. Tenperaturak aintzat izanda, euri hori ekaitz modura etorri daiteke, gainera. Haizea ere haserre bizian jarraituko du, eta bolada oso gogorrak izango ditu. Tenperaturak antzera ibiliko dira, 6 eta 17 gradu artean. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago