⛅ EGURALDIA

Estaltzera joko du

Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 08:25

Beste behin ere aldaketa txikia dator: zeru estaliak izango ditugu. Ordainetan, tenperaturak are gehiago igoko dira, negu giroa alde batera utzita.

Atzoko menia igarota, gaur berriz ere hodeiek hartuko dute ortzi gehiena, eta euria ere bota ahalko dute, bereziki eguerdian. Norabide aldakorreko haizea egongo da, goizean batez ere iparraldetik, eta arratsaldean hego-mendebaldetik. Bolada gogorrak izango ditu, gainera. Termometroetan berriz, gorakadak jarraituko du, batez ere minimoetan: 6 eta 16 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.

Asteazkenean ere egun grisa izango dugula dio Euskalmetek, eta euria izateko arriskua ere egongo da. Haizeak batez ere hego-mendebaldetik joko du, baina aurreko egunetako kemenik gabe. Tenperaturei dagokienez, aspaldi sentitu gabekoak izango ditugu: Gasteizen 9 eta 19 gradu arteko aldea izan dezakete.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide