Kulturaren arloko hiru emakumeri omenaldia egin die Aldundiak

Erredakzioa 2023ko mar. 6a, 12:44

Larunbatean banatu zituzten sariak, Artiumen. / AFA

Begoña Etayok, Pilar Lopezek eta Maite Ruiz de Austrik jaso dute Laia saria.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, Aldundiak martxoaren 8a dela-eta bultzatzen dituen jardueren barruan, lurraldean kultura arloarekin zerikusia duten emakume profesionalak nabarmendu eta ikusarazi nahi izan ditu aurten. Emakumea kulturaren protagonista izatetik "urrun" dagoela oraindik gogoratu dute Artiumen egindako ekitaldian.

Hain zuzen ere, Inma Roiz idazle arabarrak hitzaldi bat eman du, emakumeek kulturan gaur egun duten egoera ezagutarazteko. Bertan, emakumeak ezagutzeak dakarren esperientzia azaldu du, eta, bere ahotsaren bidez, apenas ezagutzen den eta gaur egungo egoera ulertzeko funtsezkoa den Arabako herrien historia helarazi du. Itziar Yagüe abeslariak bi gai interpretatu ditu hiru Laia sariak eman aurretik: bat, Begoña Etayorentzat, Arabako irakurketa feministako kluben koordinatzailearentzat, LAIAren eskutik (Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Arabako Sarea); bestea, Pilar Lopez Teatro Paraisoko zuzendariarentzat; eta hirugarrena, Maite Ruiz de Austri idazle, gidoilari eta zinema zuzendariarentzat.

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak kulturaren zeregin garrantzitsua aldarrikatu du: "Lurraldea kohesionatzen duen elementua da, aterki komun baten azpian elkartzen gaituelako, gizarte bateko kide garen aldetik identifikatzen gaituelako. Elkarri eusten dioten eta elkar elikatzen duten loturak eraikitzen ditu". Haren ustez, Arabak potentzial kultural handia du, eta emakumeak izango dira protagonista nagusiak. "Izen bereziak gaur eta etorkizunean musika, zinema, literatura edo artea bezalako diziplinetan".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago