Lanbroekin hasiko dugu astea, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Halere, pixkanaka gero eta argiago geratuko da, eta arratsaldean ostarte zabalak izango ditugu. Noizean behin euri txikia egin ahalko du, baina elurra desagertzen joango da, baita mendi gehienetatik ere: kota 1.000-1-200 metroren bueltan mantenduko da. Bereziki hegoaldean bolada gogorrak izango ditu haizeak, mendebaldetik. Tenperaturen tarteari dagokionez, 0 graduan hasi eta 13ra igoko dira Gasteizen.
Bihar aldaketa izango omen dugu berriz ere, eta zerua oso hodeitsu geratuko da, noizean behin euria egiteko aukerarekin. Norabide aldakorreko haizea espero da, eta zenbaitetan oso gogor joko du. Termometroetan tenperaturen gorakada igartzen hasiko da, batez ere minimoetan: hiriburuan 4 eta 14 gradu arteko aldea espero izatekoa da.