Artista onenaren Gaztea saria jaso du ETSk

Erredakzioa 2023ko mar. 3a, 17:50

Iñigo Etxezarretak jaso du ETSri emandako saria. / Gaztea

Taldearen 'Sumendiak' eta 'Abuela Maitea' arrakastek 2022ko marka guztiak hautsi dituzte

ETS talde arabarra izan da Gaztea Sarietan protagonista nagusietako bat. Artista onenaren garaikurra eta fandom onenarena eraman dituzte ostegunean Euskaldunan ospatutako galan. Taldearen Sumendiak eta Abuela maitea arrakastek 2022ko marka guztiak hautsi dituzte, eta taldeak kontzertuz lepo du urtea. 

Zea Mays taldeak ere bi sari eraman ditu: disko onenarena eta bideoklip onenarena, Adore, kemena, kuraia diskoa eta Corazón de Tango lanaren bideokliparentzat. Artista berri onenaren saria, berriz, Bengo artista oiartzuarrak jaso du; Bakarrik, Denbora eta Ihesi lan arrakastatsuen egilea hunkituta eta eskertuta agertu da oholtza gainean.

Abesti onenaren atalean, berriz, Erramun Martikorena eta Pello Reparaz izan dira garaile, Itzulera abestiarekin. Eta zuzeneko onenaren saria Izarok jaso du Limones de Oro biran egindako lanagatik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago