⛅ EGURALDIA

Ostarteak zabalduko dira asteburuan

Erredakzioa 2023ko martxoaren 3a

Hodeiak izango dira nagusi momentuz, baina larunbatetik aurrera jodera aldatuko da, eta Eguzkia ikusi ahalko da. Tenperatura minimoak, ordea, zerotik gertu mantenduko dira, eta maximoak 10 gradura ez dira iritsiko.

Ostiralean ere hodei andana izango ditugu, eta noizean behin euria egin ahalko du ere. Azken egunotan izan dugun ipar haizea bere horretan mantenduko da, gogoz. Elurrarekin ez da arazo askorik espero, kota 800 metroan kokatuko baita. Tenperaturak Gasteizen: 0 eta 6 gradu artekoak. 

Asteburuan, pixkanaka argitzera egingo du. Larunbata hodeitsu esnatuko da, baina arratsalde partean ostarteak agertzen hasiko dira. Igandean, berriz, lainoak espero dira egunaren hasieran, baina ostarteak gero eta zabalagoak izango dira. Izotzari ere adi jarraitu beharko zaio. Oro har, AEMETen arabera 1 eta 9 gradu artekoak egongo dira hiriburuan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago