"Mikel agur, ahizpa, camarada, laguna... sin ti nada será lo mismo", idatzi du sare sozialetan Sejo Carrascosa sexu askapenaren aldeko militante gasteiztarrak Mikel Martinen heriotzaren berri jakitean. "Zuk hasitako borrokaren katebegi bat gara Mikel. Eskerrik asko guztiagatik! Maite zaitugu, nena", jarri du Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak.
EHGAM mugimenduak eman du Mikel Martinen inguruko albistea: "Mikel joan zaigu. Gure bizitza arnasgarriagoa izan da zuri esker. Zurekin topo egiteak alaitasuna eta borrokarako indarra eman dizkigu beti. Oso harro gaude zutaz. Gogoan zaitugu. Ez adiorik lagun!".
Euskal Herriko sexu askapenerako mugimenduetako erreferentea zen Mikel Martin (Errenteria, 1954). EHGAMeko sortzaileetako bat izan, beste kide batzuekin batera, eta hamaika mobilizazio eta protestatan parte hartu zuen. Ezagun egin zen haren kontrako eraso bat ere; 2005ean Espainiako armadako lau militarrek jipoitu egin zuten; eraso horregatik zauri larriak izan zituen, eta lau kondenatu izan ziren: jipoiaren bi erantzuleei bi urteko espetxe-zigorra ezarri zieten, eta beste biei, berriz, isuna.
Uda aurretik diagnostikatu zioten gaixotasun batengatik hil da ostegun goizean. Dolumin mezu ugari izan dira sare sozialetan.
Mikel joan zaigu.
— Ehgam 🔻 (@EHGAM) March 2, 2023
Gure bizitza arnasgarriagoa izan da zuri esker. Zurekin topo egiteak alaitasuna eta borrokarako indarra eman dizkigu beti. Oso harro gaude zutaz.
Gogoan zaitugu. Ez adiorik lagun! pic.twitter.com/ztZjq3XyZi
Zuk hasitako borrokaren katebegi bat gara Mikel
— Ikusgune (@ikusgune) March 2, 2023
Eskerrik asko guztiagatik!
Maite zaitugu nena pic.twitter.com/2dycVbNOmQ
Una vida de pelea, con una sonrisa en la cara y mucho amor hacia todo el mundo. Perdemos a alguien imprescindible, por lo que quedan muchos recuerdos, todo aquello por lo que ha luchado y un hueco enorme imposible de llenar. Mina, amorrua, maitasuna. Agur eta ohore Mikel Martin. pic.twitter.com/r9HRWYuR9C
— Alternatiba (@alternatiba) March 2, 2023
Eskerrik asko Mikel! pic.twitter.com/qwNHHcedLA
— Lumagorri (@Lumagorrihat) March 2, 2023
Euskal Herria pixka bat hobea eta pixka bat askeagoa da Mikel bezalako jendeari esker.
— Hasier Arraiz (@hasier_arraiz) March 2, 2023
Borrokan beti, libre betiko.#begirunea https://t.co/8oEAvWiw3X
Mikel Martin, eskerrik asko urratu dituzun bide guztiengatik. Eskerrik asko zure konbentzimendu, determinazio, konstantzia, aitzindaritza eta maitasunarengatik. #MikelMartin #Guganbego https://t.co/ONDQHcjkk0
— Ainara Lasa Perez (@ainariss) March 2, 2023
Euskal Herriko edozein txokotan Mikel ikusteko aukera zegoen, edozein mobilizazio, batzar edo ekimenetan.
— Amets Mtz. d Here 🏳️🌈🏳️⚧️🪶☂️ (@AmetsMtz) March 2, 2023
Ez da gutxi zutaz eta zurekin ikasitakoa, eta zu ez bazaude ere hori guztiarekin geratzen gara.
Plazer bat izan da Mikela pic.twitter.com/xry8vXnxbM