⛅ EGURALDIA

Goraka ari da

Erredakzioa 2023ko mar. 2a, 08:48

Datozen orduetan zeru hodeitsuak eta prezipitazio txikiak espero dira. Elurra egitekotan, 700-900 metrora egingo du.

Egun hodeitsua izango da gaurkoa, bolada gogorrak botako dituen iparraldeko haizearekin batera. Ez da espero elurrik, eta, izatekotan, 700-900 metrotik gora egingo luke. Gauzak hala izanik ere, abisu horia mantendu dute egunaren lehen parterako, tenperatura baxuak eta izotza direla eta. Gasteizerako -1 eta 7 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.

Ostiralak antzeko tankera hartuko du, zeru oso hodeitsua nagusi izango delarik. Prezipitazioak ere egon daitezke, baina euri gisa izango direla dio Euskalmetek. Ipar haizea temati mantenduko da, bolada gogorrekin. Termometroetan ere ez da demaseko aldaketarik espero: 0 eta 6 gradu artean ibiliko gara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago