Zeru hodeitsua izango dugu asteazken honetan, eta noizean behin elurra egin dezakeela ohartarazi du Euskalmetek, elur kota 100-300 metroan egongo delarik. Izotzarekin komeriak izateko arriskua ere bere horretan dago. Abisu horia mantendu dute, beraz. Haizeari dagokionez, iparretik egingo du ufa. Tenperaturak nahiko baxuak izango dira berriro ere: Gasteizen, -2 eta 6 gradu artean.
Antzeko agertokia izango da biharkoa, baina, momentuz bederen, ez dute elurrik iragarri. Hodeiak izango ditugu buru gainean, 7.000 inguru satelite artifizialekin batera. Ipar haizea gogotsu ibiliko da berriz, iparraldetik. Termometroari dagokionez, 0 eta 7 gradu artekoak ikusiko ditugu.