Ura nahasita dator UAGAn

UAGA Arabako landa eremuko sindikatu nagusia da. UAGA

UAGAkoa ez den beste sindikatu baten ordezkaria izatea leporatu diote Trebiñuko ordezkari Adolfo Estavillori.

Hauteskundeen atarian, UAGA inguruko iturriek salatu dute Javier Briñasen zerrendan batzordekide bezala aurkezten den Adolfo Estavillo UAGAkoa ez den beste sindikatu baten ordezkari bezala aurkeztu dela. Aipatu dutenez, estatutuen 56. artikuluaren arabera, Estavillo bajan eman beharko dute UAGAtik, eta horrenbestez ezingo du hauteskundeetara aurkeztu.

UAGAko zenbait forotan bolo-bolo zabaldu den dokumentazioaren arabera, otsailaren 12an, Gaztela eta Leonen ospatu diren hauteskunde sindikaletan, Trebiñuko UAGAko ordezkariak UCCL sindikatuaren ordezkari bezala sinatu ditu dokumentuak, nahiz eta UAGAk COAG sindikatuan parte hartzen duen. ALEArekin harremanetan jarri diren sindikatuaren iturrien arabera, "jakina da pertsona hori UCCL sindikatuaren alde militatzen ari dela, baina beste gauza bat da dokumentuak ere UCCLren ordezkari bezala sinatzea".

UAGAk martxoaren 19an egingo du bere Batzar Nagusia, Gasteizko Europa jauregian, eta afiliatuek bi hautagaien zerrenden artean aukeratu beharko dute sindikatua datozen lau urteetan zuzenduko duen taldea.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide