Leku askotara iritsi da elurtea, baina ez urtarrilekoak egin zuen bezainbesteko indarraz. Gaur ere zurituko du, batez ere goizean eta azken orduetan, baina elur gutxiago jasoko dugu. Bai gaur zein biharko kota 100-300 metroan egongo da, baina lodiera ez da demasekoa izango. Iparraldeko haizea mantenduko da, eta gogoz egingo du zenbaitetan. Tenperatura hotzek segida izango dute, noski: Gasteizen -2 eta 4 gradu artean ibiliko dira, eta sentsazio termikoa -4 gradura iritsiko da.
Elurra egiteko arriskuak asteazkenaren lehenengo partean bere horretan jarraituko du, baina euri gisa ere eroriko da prezipitazioa. Halere, izotzari adi ere ibili beharko zaio. Eolo iparraldean mantenduko da, setatsu, eta bereziki arratsalde partean haserrealdiak hartu ditzake. -4 eta 5 gradu arteko tenperaturak espero izatekoak dira.