Pixka bat beranduago, baina azkenean iritsi da Juliette denboralea, harekin elurra dakarrela. Esan beharrik ez dago abisu horia dagoela: elur kota 100 metrora baino gutxiagora jaitsiko da. Iparraldeko haize indartsuarekin batera etorri da elurtea, eta horrek hotza areagotuko du: Gasteizen termometroa -1 eta 2 gradu artean baino ez da mugituko, baina sentsazio termikoa -8 gradutara iritsiko da AEMETen arabera. Salda bero bat, mesedez.
Bihar elurrarekin jarraituko dugu, baina prezipitazioa ez da gaur bezainbestekoa izango. Elur kota 100-400 metrora egongo dela iragarri du Euskalmetek. Haizeak bere horretan jarraituko du, hotzaren hotzez, eta hiriburuan salda baten bila ateratzen direnek -2 eta 4 gradu artean hartu ahalko dute. Sentsazio termikoa -4 gradura baino ez da jaitsiko. Soberan.
❄️ Kaixo, Juliette! Urteko bigarren elurtea gainean dugu jada, eta hainbat egunez luzatuko da https://t.co/Mn1gqb7Qn7 pic.twitter.com/JCa7BqTiOi
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) February 27, 2023