OSAKIDETZA

Erabaki politikoak galdegin dituzte Osakidetzako "arazo estrukturalak" konpontzeko

Erredakzioa 2023ko ots. 26a, 13:22

Osasun langileak kalera atera dira sektorearen egoera salatzeko. Mediku eskasiaren atzean "lan baldintza prekarioak" daudela salatu dute.

Osakidetza salba dezagun lelopean, ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, milaka lagun bildu dira larunbatean Gasteizen eta EAEko beste bi hiriburuetan "osasun publikoaren desegitea" salatzeko eta "Osakidetzaren egiturazko arazo larriei konponbideak" eskatzeko.

Sindikatuek salatu dute osasun langileen baldintzek "etengabe okerrera" egin dutela, eta arazo horiek pandemia aurretik datozela. Besteak beste, gogora ekarri dute kategoria guztietan behin-behinekotasuna %50etik gora dagoela, eta langileek "lan gainkarga sistematikoa" pairatzen dutela. Sindikatuen esanetan, hainbestetan aipatu den medikuen eskasiaren atzean "lan baldintza prekarioak" daude. Horregatik, Jaurlaritzari eskatu diote "kalitatezkoa izango den sistema bermatzeko baliabideak" ezar ditzala.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago