Ostegun osoan zehar prezipitazioak izango ditugu. Egun gehienean euri gisa eroriko da, baina espero izatekoa da orduak aurrera joan ahala elur modura egingo duela. Euskalmetek 500-700 metroan kokatu du elur kota, eta gaur zein biharko abisu horia eman du. Aintzat hartu behar da tanta hotz edo Goi Geruzetako Depresio Isolatu baten eraginpean gaudela, eta, hortaz, ziurgabetasun handiko egoera dela. Ipar osagaiko haize ahula izango da nagusi, bolada gogor batzuekin. AEMETek 0 eta 7 gradu arteko aldea iragarri du Gasteizerako.
Ostiralean hodeiak gutxiko direlakoan da Euskalmet, eta pixkanaka ostarteak zabalduko dira. Elur kotak 500-700 metroan jarraituko du, eta haizea mendebal osagaikoa izango da. Tenperaturetan, Gasteizen Euskalmetek 0 eta 7 gradu arteko aldeko aldea egon daitekeela dio; AEMETek, berriz, -4 eta 8 gradu artean kokatu ditu tenperaturak. Espainiako agentziaren arabera, igandetik aurrera igarriko da gehien elurtea, eta datorren astearen hasieran mantenduko da: astelehen eta astearterako elur kota 100 metroan kokatu dute.