Txalo artean jaso dute Urresolaren filma Berlinen

Erredakzioa 2023ko ots. 22a, 17:59

Esti Urresolak zuzendutako pelikularen irudia. / '20.000 especies de abejas'

'20.000 especies de abejas' pelikula aurkeztu du Esti Urresola zuzendari laudioarrak Berlinaleko sail ofizialean.

Txalo artean jaso dute Berlinen Esti Urresolaren lehendabiziko film luzea, prentsari eskainitako lehendabiziko saioan. Urrezko Hartza jasotzeko lehian da zinemagile laudioarraren 20.000 especies de abejas pelikula, Berlinaleko 73.edizioan. 

Gaztelaniaz, frantsesez eta euskaraz filmatu dute pelikula, eta, hain zuzen, jaialdi honetan euskara lehenengo aldiz entzun da Urresolaren lanari esker. Patricia Lopez Arnaiz, Ane Gabarain, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Miguel Garces edota Sofia Otero aktoreen ahoetatik entzun dute. Pelikula 2022ko udan filmatu zuten, besteak beste, Laudio eta Hendaiako txoko desberdinetan.

Transexualitatea

Neskato transexual baten istorioa kontzen du 20.000 especies de abejas pelikulak. Eskolan jasaten duen giro zabarretik ihes egin nahian, udaren etorrera gogoz itxaroten du. Uda horrek bizitza aldatuko die familiako kideei, beraien burua gainontzekoen aurrean nola erakutsi nahi duten erabakitzera behartuko baititu.

Prentsari eskainitako estreinaldian harrera beroa egin diote pelikulari, eta hainbat kazetarik nabarmendu dute Urresolaren lana.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide