Egun oso hodeitsua izango da gaurkoa, eta, bereziki arratsaldetik aurrera, euria egin dezake. Gauean sarriago egingo bide du. Ipar-mendebaldeko haizea izango dugu egun gehienean; gauean bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturetan, 2 eta 14 gradu arteko aldea izango dute hiriburuan.
Bihar berdinetan jarraituko dugu, baina, prezipitazioa elur gisa iragarri dute. 1.000 metroren bueltan egongo den elur kota nahiko azkar jaitsiko omen da 500-700 metrora. Abisu horia ezarri dute horregatik, baina ez dirudi asko izango denik: 600 metrora 0 eta 5 cm. arteko lodiera espero du Euskalmetek. Haizea zakar ibiliko da ere, iparraldetik, eta tenperaturetan nabarituko da aldaketaren tamaina: -2 eta 6 gradu artekoa izango da.