⛅ EGURALDIA

Aldaketa iritsi da

Erredakzioa 2023ko otsailaren 21a

Egun eguzkitsuak atzean utzi eta zeru grisak agertzen hasi dira. Biharko euria iragarri dute, bai eta tenperaturen jaitsiera nabarmena ere.

Hodeiak bueltan dira, eta ez dira bakarrik etorriko: euria ere ekarri dezakete, Euskalmeten arabera. Eguerditik aurrera izan daiteke hori. Goizean hegoaldeko haizea izango dugu, baina ipar osagaia hartuko du arratsaldean. Momentuz, aldaketak ez du aldaketa handirik ekarriko tenperaturetan: Gasteizen 3 eta 18 gradu artekoa iragarri du AEMETek.

Bihar hodeitza are trinkoagoa izango da. Lehen orduetan euri txikia egin dezake, eta gau partean sarriago eta indartsuago egingo bide du. Norabide aldakorreko haize gogorrarekin batera egingo du; beraz, ez da giro atseginegirik egongo. Oraingoan bai, tenperaturetan nabarituko da aldaketa: 1 eta 13 gradu artan ibiliko dira hiriburuan

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago