⛅ EGURALDIA

Azken errainuak

Erredakzioa 2023ko otsailaren 20a

Behin lainoa altxatuta, goiz eta eguerdi eguzkitsuak izango ditugu, baina arratsaldetik aurrera aldaketak hasiko dira, eta bihar zaparradak egon daitezke ere. 

Lainoa izango dugu egunaren hasieran, baina gero nahiko egun eguzkitsua geratuko da. Alabaina, arratsalde edo gau partean hodeiak agertuko dira, erdi edo goi mailakoak. Hego haizeak joko du gehienetan, aparteko indarrik gabe. Tenperaturen tartea nahiko zabala izango da berriro ere: Gasteizen 1 eta 19 gradu artekoa izango da, AEMETen arabera.

Bihar, berriz, aldaketa dator: zerua hodeitsu egongo da, eta eguerditik aurrera gainera zaparradak izan ditzakegu. Haizea hegoaldetik mantenduko da goizean, bainia arratsalderako iparraldetik ekarriko ditu ufadak. Termometroari dagokionez, minimoak dezente igoko dira: eguneko tartea 4 eta 18 gradu artean egongo da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago