⛅ EGURALDIA

Garbi eta dotore

Erredakzioa 2023ko ots. 17a, 08:42

Egun eguzkitsuak izango dira orain datozkigunak, igande arratsaldetik aurrera hodeiak agertzen hasiko badira are.

Behin goizean goizeko lainoak altxatuta, giro eguzkitsua izango da nagusi ostiral honetan. Aurreko egunetan izan duen haserrealdia gainditu eta dezente baretuko da haizea, sare sozialetako oihartzun ganbarak alboratu izan balitu bezala. Tenperaturetan nabarituko da Lorenzoren eragina: Gasteizen 0 gradutan hasi eta 17 graduraino iritsi daiteke termometroa. 

Asteburuan ere eguraldia dotore ibiliko da. Hego haizea izango dugu denbora gehienean, eta, Eguzkia harro azalduko zaigu ortzian. Hori izango da goizean goizeko lanbroak altxatu ondoren, horiek ere deituta daudelako eguraldiaren festara. Igande arratsalderako, baina, hodeiak ere batuko dira. Tenperaturei dagokienez, larunbatean eta igandean -1/18 eta 1/15 gradu arteko aldeak iragarri ditu AEMETek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago