Lainoak agertuko dira ostegunaren hasierarekin batera, baina horiek desagertzen direnean gehienetan zeru garbiak mantenduko dira, erdi eta goi mailako hodeiez zipriztinduta. Haizea dezente baretuko da, aurreko egunetako ufaldien aldean, batez ere goizean. Arratsalderako, baina, berriro indar pixka bat hartuko du, eta hego osagaitik iparraldeko osagaira pasako da. Tenperaturak 2 eta 16 gradu artekoak izango dira Gasteizen, baina lurraldeko zenbait tokitan baxuagoak izango dira, eta izotza sortu daiteke.
Bihar eskema berdina errepikatuko da, jaun edo andre goikoak bestelako kezkak dituen seinale. Behin goizean goizeko lainoak altxatuta, oskarbi geratuko da. Haizeak ere ez du demaseko indarri izango, eta hegoaldetik eta ekialdetik egingo du. Termometroak are gehiago egingo du gora Lorenzo dagoenean, eguneko tartea 2 eta 18 gradu artean egongo baita.