Egun eguzkitsua izango da gaurkoa, hegoaldean lainoa eguerdira arte altxatuko ez bada ere. Hegoaldeko haize indartsua nabarituko da goizean, baina orduak igaro ahala indarra galduko du. Euskalmetek abisu horia mantendu du gaurkorako, sute arriskua dela-eta, baina Kantauri isurialderako baino ez dago ezarrita. Termometroan, Gasteizen 1 eta 14 gradu arteko aldea izango dute.
Biharkoak gaurkoaren itxura izango du. Goizean goiz lainoa nagusituko da, baina hori altxatu ostean egun eguzkitsua geratuko da. Hego haizea mantenduko da, baina arratsaldean ipar-ekialdeko osagaia hartuko du. Tenperatura 1 eta 16 gradu artean ibiliko da.