⛅ EGURALDIA

Haizearen mende

Erredakzioa 2023ko ots. 14a, 08:53

Aurreko egunak baino epelagoa izangoa da gaurkoa, eta haizeak nahiko indartsu egingo du ufa.

Hodeiak bidelagun izango ditugu astearte honetan, baina erdi eta goi mailakoak izango dira. Hegoaldeko haizearekin lagunduta etorriko dira. Haizeak bolada gogorrak izango ditu, eta horrek baso suteen arriskua indartu dezake. Hori dela-eta, Euskalmetek abisu horia eman du, baina soilik Kantauri isurialderako. Gauean eta goizean goiz hotza izango dugun arren, ez gara iritsiko aurreko egunetako muturretara: AEMETen arabera Gasteizen 1 eta 12 gradu arteko aldea egongo da gaur.  

Bihar zeruak gardenduko dira, goi hodei batzuekin zipriztinduta ere. Espero izatekoa da haizeak indarra galduko duela egunean zehar, baina abisu horia mantendu dute, halere. Tenperaturak pittin bat egingo du gora, mauka motzean ibiltzeko modukoa izango ez bada ere: 2 eta 14 gradu arteko aldea espero dute hiriburuan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago