⛅ EGURALDIA

Asteburukoaren segida

Erredakzioa 2023ko otsailaren 13a

Zeru gardenak eta Lorenzo dotorea nagusi izango ditugu gaur, baina baita hotza ere.

Asteburuan izan dugun egoeraren parekoa izango dugu astearen lehen egun honetan ere: hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da zerua. Hegoaldeko haize ahul-bizia joko du gehienetan, baina zenbaitetan bolada gogorrak izango ditu. Hori bai, hotza eta, ondorioz, izotza sortzeko arriskua errepikatuko da gaurkoan ere. Euskalmetek abisu horia mantendu du tenperatura baxuengatik: -2 eta 13 gradu arteko aldea izango dute hiriburuan, AEMETen arabera.

Bihar eguzkia mantenduko zaigun arren, hodei gehiago izango ditugu. Dena dela, erdi eta goi mailakoak izango direla espero izatekoa da. Haizea bezperaren norabide berdinean mantenduko da, baina bolada are gogorragoekin. Termometroak ez du horrenbeste behera egingo, eta egunerako tartea 1 eta 13 ºC artekoa izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago