Azken egunotako joerari eutsita, lanbroa sortuko da zenbait puntutan. Horiek altxatu ostean, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Osagai aldakorreko haizea ahula ibiliko da. Hotza, baina, nabarituko da, eta izotza sortzeko arriskua bere horretan dago. Gasteizerako -2 eta 10 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.
Asteburuari begira, gauzak ez dira gehiegi aldatuko, eta, oro har, eguraldi lasaia espero izatekoa da, hotza mantenduko den arren. Bai larunbat zein iganderako zeru oskarbiak espero dira. Izotza izango da arazorik handiena. Tenrmometroa -3 gradutara iritsiko da larunbatean, eta -2ra igandean. Gehienezko tenperatura, 12-13 gradukoa izango da Gasteizen.