Goizean lanbroa agertuko da zenbait lekutan, eta zerua partez hodeitua geratuko da. Espero izatekoa da arratsaldean ugarituko direla hodeiak, eta zirimiriren bat ere bota ahalko du. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu. Termometroan, hotza nabarituko da, eta, horregatik, Euskalmetek abisu horia mantendu du gaurkorako zein biharko: hiriburuan, -2 eta 9 gradu arteko aldea iragarri dute gaurkorako.
Bihar gardenago egongo dela espero da, baina, halere, goizean goizeko lainoak mantenduko dira. Ondoren, hodei gutxirekin mantenduko da eguna. Hala ere guztiz ere, hotza ez da joango, eta termometroa -3 eta 10 gradu artean ibili daiteke.