⛅ EGURALDIA

Ez dira joango

Erredakzioa 2023ko ots. 8a, 08:25

Hodeiak temati mantenduko dira, handik hona, baina ostegun arratsalderako gutxituko omen dira.

Atzokoaren segida izango da gaurkoa: zeruan hodeiek eta ostarteek izango dute protagonismoa. Ekialdeko haizeak joko du, ahul bizi, baina ondoren hegoaldeko osagaia gailenduko da. Ez da espero, ordea, atzo bezainbesteko izotza sortuko denik, baina, halere, abisu horia mantendu dute: hobe tentuz ibiltzea areka batean bukatzea baino. Gasteizen 1 eta 10 gradu arteko aldea espero dute. 

Ostegun goizean giro eskasa mantenduko da, baina arratsalderako hodeiak gutxituko direlakoan dago Euskalmet. Gauzak hala izanik ere, prezipitazio txikiren bat ere egon daitekeela diote. Haizea noraezean ibiliko da, aldakor, eta haserrealdiren bat edo beste hartu ahalko du. Izotzari adi egon beharko zaio berriz ere, termometroetan –2 eta 10 gradu arteko aldea kalkulatu dutelako. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide