⛅ EGURALDIA

Epeltzera, baina gutxi

Erredakzioa 2023ko otsailaren 7a

Uste baino kota altuagoetan egongo da elurra, baina izotza sortzeko arriskua bere horretan mantentzen da. Hodeiek gehiagora joko dute.

Lainoak agertuko dira goizean, eta zerua hodei gutxirekin geratuko da ondoren. Egunak aurrera jo ahala, baina, apurka hodeitza handituko da, ortzia nahiko hodeitsu geratu arte. Arratsalderako elur kota 600-800 metroren bueltan ibiliko dela dio Euskalmetek, baina egunaren amaierarako 800-1000 metrotan geratuko da. Haizeak ahul joko du, norabide aldakorrarekin. Izotzarekin tentuz ibili beharko da: Euskalmetek abisu horia eman du gaurkorako, tenperatura baxuak direla eta. Hiribururako –1 eta 6 gradu arteko aldea iragarri dute. 

Bihar ere hodeitza izango dugu bidelagun. Hegoaldeko haize ahula izango dugu, eta izotza sortzeko arriskua, mantenduko den arren, txikiagoa izango da. Gasteizerako AEMETek 0 eta 9 gradu arteko aldea iragarri du. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago