⛅ EGURALDIA

Ez du berotuko

Erredakzioa 2023ko otsailaren 6a

Hodeien artean, Eguzkia gailenduko da gaur, baina ez du larregi epelduko: izotzari adi ibili beharko zaio. Bihar, elur kota 500 metrora jaitsi daiteke. 

Tarteka zeru hodeitsuak izango ditugu, hegoaldean garbiago mantenduko bada ere. Arratsalderako hodeiak gutxituko direlakoan dago Euskalmet, eta nahiko oskarbi geratuko da. Haizeak iparretik egingo du ufa, baina demaseko indarrik gabe. Tenperaturei dagokienez, hotza izango dugu, eta izotzarekin adi ibili beharko da: Gasteizen -1 eta 8 gradu arteko aldea espero da.  

Astearteari dagokionez, lainoarekin hasiko da eguna, eta goizen goizetik hodeiak ugarituz joango dira, zerua estali samar geratu arte. Elurrarekin tentuz ibili beharko da berriz ere, kota 500 metrora jaitsi daitekeela kalkulatu duelako euskal meteorologia agentziak. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, batik bat iparretik etorrita. Beste behin ere, izotzari adi egon beharko da, errepide eta aldapetan: hiribururako -2 eta 6 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago