⛅ EGURALDIA

Dotore

Erredakzioa 2023ko otsailaren 3a

Egun eguzkitsua izango da gaurkoa, eta bihar ere nahiko txukun mantenduko da. Iganderako, berriz, hodei gehiago egongo dira.

Laino batzuk ager daitezke, baina, gainerakoan, atzokoaren martxari jarraitu eta egun eguzkitsua izango dugu. Iparraldeko haizeak joko du, batez ere arratsaldetik aurrera. Hori bai, gauaren etorrerarekin batera izotza sortu ahal izango da: tenperaturen tartea -1 eta 12 gradu artean ibiliko da, eta, horregatik, Euskalmetek abisu horia ezarri du.

Oro har, giro dotore hau bihar goizean mantenduko da, baina arratsaldean hodeiak agertzen hasiko dira. Igandean Eguzkia eta hodeiak tartekatuko dira zeruan, eta ipar haizeak gogorrago joko du zenbait lekutan. Eguzkia izanik ere, gogoratu negu betean gaudela, eta hori tenperaturetan ere islatuko da. AEMETen arabera, larunbatean termometroa zero azpikora iritsiko da, -1 eta 9 artean mugituz. Iganderako, berriz, epelago egongo omen da Gasteizen, 4 eta 8 gradu artean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago